18 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.
(2018ko irailaren 29an, Barakaldon).

 

 

            Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, larunbatean, goizean eta arratsaldean. Ordubeteko partidak izan ziren, lau mahaitan jokatuak. Sistema suitzarra erabili zen, lau txandatan. Taldearen neurketa irabazteak 2 puntu ematen zituen eta berdinketak bat.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 7 puntu.

2)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 6 puntu.

3)      Sestao (Bizkaia) – 6 puntu.

4)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 5 puntu.

5)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 5 puntu.

6)      Martintxo (Gasteiz, Araba) – 5 puntu.

7)      Conteneo – Rey Ardid (Bilbo, Bizkaia) – 4 puntu.

8)      Santurtzi (Bizkaia) – 3 puntu.

9)      Abadiño (Bizkaia) – 3 puntu.

10)  Barakaldo (Bizkaia) – 2 puntu.

11)  Arrasate-Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – Puntu bat.

12)  Portugalete (Bizkaia) – Puntu bat.

 

LEIOAKO ALTZAGA TALDEA, USTEKABEKO GARAILE.

 

            Leioako Altzaga taldeak ustekabe handia eman zuen. Ez zen inolaz ere faborito nagusia, baina izugarri ongi erabaili zituen bere baliabideak.

 

            Bigarren txandan, 1-3 nagusitu zitzaion Grosi, nahiz eta taula guztietan donostiarrak faborito izan. Hirugarren txandan, arazo bera zuen Oberenaren aurka, baina 2-2 berdindu zuen.

 

            Hala ere, garaipena lortzeko beharrezkoa izan zuen Gros eta Oberenaren arteko berdinketa. 2-2 geratu zirenez, ustekabea osatu zen: Leioako Altzaga taldea geratu zen txapeldun.

 

            Bide batez, faborito nagusia, Gros, podiumetik kanpo geratu zen. Hirugarren postua Sestao taldeak eskuratu zuen. Meritu handiz, elo gutxiko jokalariez osatuta baitzegoen.

 

            Partaidetza hobetu zen, 2017an baino bi talde gehiago lehian izan baitziren.

 

AZKEN DENBORALDIOTAKO HISTORIA.

 

2016ko denboraldian: Hondarribia-Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (Patxi Moreno Estebanez, Ibai Dorronsoro Larbide, Ander Tafall Villanueva eta Ander Uranga Odriozola), garaile; Martintxo (Diego Sanz Urueña, Aritz Morante Rafael, Rodrigo De las Heras Figueroa eta Ruben Pomares Muñoz) (Gasteiz, Araba), bigarren; Gros (Jose Luis Muñoz Avila, Markel Zuloaga Erauskin, Ivan Iturralde Etxeberria, Josu Manterola Ubillos, Ramon Elduayen Echave eta Inko Martinez Adarraga) (Donostia, Gipuzkoa), hirugarren.

 

2017ko denboraldian: Gros (Donostia, Gipuzkoa) (Jose Luis Muñoz Avila, Xabi Eliot, Ivan Iturralde Echeverria, Josu Manterola Ubillos eta Cecilia Perez Sodupe), garaile; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (Odei Lerendegui Lasa, Manex Reguillaga Elias, Alex Pedchenko eta Oier Lacruz Ochoa), bigarren; Altzaga (Leioa, Bizkaia) (Imanol Toledo Sanz, Ignacio Zoco Gallardo, Erlantz Caballero Acosta, Irune Palacios eta Lucia Martin), hirugarren.

 

2018ko denboraldian: Altzaga (Leioa, Bizkaia) (Imanol Toledo Sanz, Ignacio Zoco Gallardo, Aketza Pereira Lopez, Erlantz Caballero Acosta eta Irune Palacios Orueta), garaile; Oberena (Iruñea, Nafarroa) (Javier Habans Aguerrea, Aimer Del Carmen Hernandez, Martin Pascual Garcia eta Cristian Atipov Hadzhiev), bigarren; Sestao (Bizkaia) (Joseba Garcia Ortega, Aitor Gonzalez Rodriguez, Irene Garcia Bolaños, Gorka Puente Diaz eta Asier Vazquez Aveleira), hirugarren.

 

PALMARESA.

 

1)    Altzaga (Leioa, Bizkaia) – Titulu bat.

2)    Gros (Donostia, Gipuzkoa) – Titulu bat.

3)    Hondarribia-Marlaxka (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

2018-09-29.

 

Iturria: “http://chess-results.com/tnr380386.aspx?lan=1&art=0&rd=4&turdet=YES” webgunea.